Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bazkideak

Bazkideak

IZAN ZAITEZ BAZKIDEA  2017-2018 DENBORALDIAN

Arrasate Errugbi Taldeak klubaren laguntzailea izateko gonbitea luzatzen zaitu, urteko 25 euroren truke baino ez. Behin izena emanda egiaztagiri bat jasoko duzu, bazkide txartela, eta horrekin klubaren batzarretan parte hartu eta botoa emateko parada izango duzu. Gainera, antolatzen ditugun jarduera guztien onurez gozatzeko aukera ere izango duzu, une bakoitzean klubak horien berri emango dizula. Ordaintzeko era banku helbideratzearen bitartez izango da eta, horretarako, zure kontu korrontearen zenbakia jakinarazi beharko duzu.

Animatu eta izan zaitez Arrasate Errugbi Taldearen bazkide!!! Horretarako, ondorengo taula bete -dokumentua deskargatzeko aukera duzu eskuinaldeko loturan- eta info@arrasaterugby.eu helbide elektronikora bidali baino ez duzu egin behar. 

IZEN-DEITURAK

 

N.A.N.

 

JAIOTZE DATA

 

HELBIDEA

 

HERRIA

 

POSTA KODEA

 

HERRIALDEA

 

TELEFONOA

 

MUGIKORRA

 

POSTA ELEKTRONIKOA

 

KONTU KORRONTEA

 

BANKETXEA

 



Babesleak