Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

X. ZAZPIKO ERRUGBI TXAPELKETA - 2008

Seven Txapelketa (2008/05/15). X. ZAZPIKO ERRUGBI TXAPELKETA - 2008


Aurten Arrasateko X. Seven-a jokatuko da, ekainaren 7an, Mojategiko instalazio berrietan. Nobedade gisa, urte honetan emakumezkoen kategorian hainbat talde arituko dira.
Txapelketa 15:00etan hasiko da, finala 19:00etan jokatuko da gutxi gorabehera, eta trofeoen banaketa 20:30ean egingo da, karpan bertan.
Parte hartu duen talde bakoitzari dagozkion bonuak emango zaizkio, Arrasateko plazan ipiniko den karpan indarberritu ahal izateko; hain zuzen, bertan egingo da baita ere X. Garagardoaren Feria, 22:00etatik aurrera eta zuzeneko musika emanaldi batez lagundurik.
DYAren laguntza sanitarioa izango da.


Arau orokorrak

• Gizonezkoen kategorian gehienez ere 10 taldek jardun ahal izango dute, eta emakumezkoenean 6 taldek.
• Klub bakoitzak kategoria bakoitzean talde bat bakarrik inskribatu ahal izango du.
• Talde bakoitza gehienez ere 12 jokalariz osatuta egongo da.
• Jokalari bakoitzaren asegurua norbere kontura izango da.
• Taldeek izena emateko, gizonezkoek zein emakumezkoek, 120 € ordaindu beharko dute, eta Euskadiko Kutxako 3035 0055 19 0550008408 zenbakian sartu, maiatzaren 16aren aurretik, klubaren izena adierazita.
• Nahi beste aldaketa egin ahal izango da.
• Guztiz debekatuta dago taldez aldatzea.
• Jokatzeko arau ofizialak ezarriko dira eta, horretarako, Euskadiko Rugby Federakuntzako epaileak izango ditugu.


Txapelketaren sistema

• Txapelketa hasi aurretik, taldeak osatzeko zozketa egingo da.
• Gizonezkoen kategoriako taldeek zelai erdian jokatuko dute, 5 taldeko bi multzotan, eta finalerdietarako multzoetako lehengo biak sailkatuko dira.
• Finalerdiak zelai handian jokatuko dira, eta multzo bateko lehenengoak beste multzoko bigarrenaren kontra jokatuko du eta alderantziz.
• Finala zelai handian jokatuko da, bi finalerdietako irabazleen artean.
• Emakumezkoen kategoriako taldeek zelai erdian jokatuko dute, 3 taldeko bi multzotan.
• Finala zelai erdian jokatuko da, multzo bakoitzeko lehenengo taldeen artean.
• Berdinketak eta sor daitezkeen zalantzak ebazteko, Euskadiko Rugby Federakuntzaren txapelketen arautegia ezarriko da.

Babesleak