Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Kadeteak esku hutsik etorri dira Iruñeatik

Kadetea (2018/04/16). Arrasate Errugbi Taldeko 18 urtez azpikoak esku hutsik geratu dira asteburu honetan. Julen Barrutiak zuzentzen duen taldeak Iruñeari egin dio bisita eta, zoritxarrez, 29-5 nagusitu dira nafarrak. Sarrailagileek aurkari berdina izango dute aurrean hurrengo asteburuan baina, oraingo honetan, neurketa Mojategin jokatuko da. Hona hemen partiduko argazki-galeria, Iñigo Arriaranen eskutik.

Sub 18 Iruña-ART

ISEI BARBERO - Argazkiak: Iñigo Arriaran

Babesleak