Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Arrasate Errugbi Taldeak webgune berria estreinatu du

Arrasate R.T. (2018/05/11). Arrasate Errugbi Taldeak webgune berria estreinatu du. Zenbait urteren ostean klub zuri-moreak bere atari digitala eraberritu du, erabiltzaileei nabigatzeko esperientzia hobeagoa eta erraztasun gehiago eskaintze aldera. Diseinua goitik behera aldatu da, egungo joeretara egokituz, eta berriro ere zuri-morea eta beltza dira kolore nagusiak. Horretaz gain, webguneak erabilgarritasun handiagoa ere badauka, eta egungo dispositibo guztietara egokitzen da. Berritasunik azpimarragarrienetarikoa hizkuntzaren aldetik dator, Arrasate Errugbi Taldeak webgunea euskara hutsean izatearen aldeko apustua egin baitu. Zentzu honetan, aurrerantzean “.eus” domeinua ere izango duela azpimarratu beharra dago.

Esan bezala, webguneak funtzionaltasun gehiago izango ditu aurrerantzean. Aurrekoan ez bezala, oraingo honetan klubaren sare sozialek –Twitter eta Facebook- euren tartetxoa dute atariaren azalaren azpialdean. Goialdean albiste nagusien laburpenarekin egingo du topo erabiltzaileak eta, honen azpian, klubaren talde ezberdinetako emaitzak eta sailkapenak edukiko ditu ikusgai, oraingo honetan ekipo ezberdinetako izenen ondoan bakoitzaren armarria ere badagoela. Zertxobait beherago eduki digitalek –bideoak eta argazki galeriak- euren eremua dute, aipatutako sare sozialekin batera partekatuta. Amaieran, berriz, azken albisteen zerrenda ageri da, klubeko babesleen logotipoekin batera.

Atalei dagokionez, azken urteetako esperientzia aintzat hartuta, klubak berregituraketa egitearen aldeko apustua egin du, sekzio batzuk kenduz eta beste berri batzuk sortuz. Gauzak horrela, webgune berriak sei atal ditu, horien artean berritasunik handiena online dendaren eskutik datorrela. Hemen, nahi duenak, klubaren produktu ezberdinak erosteko aukera izango du: kamisetak, jertseak, e.a. Esan beharra dago zerbitzu hau oraindik erabilgarri ez dagoela baina, martxa jartzean, Arrasate Errugbi Taldeak horren berri emango du. Gainontzeko sekzioak aski ezagunak dira www.arrasaterugby.eus atariko ohiko erabiltzaileentzat: Albisteak, kluba, taldeak, multimedia –bideoak eta argazki-galeriak- eta harremana.

- PRENTSA OHARRA - Webgune berria.pdf

ISEI BARBERO

Babesleak