Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Bozkatu Kirola Sarietan!

Arrasate R.T. (2018/05/14). Ekainaren 7an egingo da aurtengo Kirolari Onenaren Saria eta Kirol Ibilbideari Saria banatzeko egiten den gala. Urtero moduan, aitortza honen bitartez, herriko kirolariei, kirol taldeei eta kirolaren alde egiten duten herritarrei, eskerrak eman nahi zaizkie gala honekin. Aurten baina, nobedade handi batekin dator aitortza hau. Izan ere, herritarrak izango dira euren botoekin 2018ko Kirolari Onena eta Ibilbideari Saria erabakiko dutenak.

Asko dira herrian sari hau merezi dutenak eta arrazoi horregatik, aurten ere, herriko komunikabide espezializatuei eskatu diegu Kirolari Onenarentzat Eneko Carrascal-i lekukoa hartuko dioten hautagaiak emateko; eta Arrasateko Kirol Mahaia osatzen duten eragileei eskatu zaie Herrero-Azpiazu familiaren ondoren, Ibilbideari Saria jasoko duten hautagaitzak emateko.

2018ko hautagaiak hurrengo hauek suertatu dira:

Kirolari Onenari Saria: Izar Bedia, Ane Zabala, Leintz Arizmendi nesken futbol taldea, Jonathan Perez, Ointxe-Araski kadete nesken taldea, Malen Ruiz de Azua, Unai Rodriguez eta Maialen Axpe
Kirol Ibilbideari Saria: Iñaki Uribetxebarria, Ointxe Saskibaloi Taldea, Patxi Gorosabel, Besaide Mendi Elkartea eta Arantzazu Zubia.

Zure bozka orri honetan eman dezakezu.

ARRASATEKO UDALA

Babesleak