Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Herensugeek Bera Berako beteranoen kontra neurtu dituzte indarrak

Beteranoak (2018/06/02).

Arrasate Errugbi Taldearen XX. Garagardo Azokako jardunaldia dugu gaurkoan eta, goiz partean, Herensugeek –ART-ko beteranoen taldea- lagunarteko partidua jokatu dute Gesalibarreko ospitale psikiatrikoko belar naturaleko zelaian Bera Berako beteranoen kontra. Horrelakoetan gertatzen ohi den bezala, adiskidetasuna eta kiroltasuna izan dira nagusi eta, dutxatik pasatu eta gero, guztiak Herriko plazan elkartu dira hirugarren zatia ospatzeko. Esan beharrik ez dago, ondoren, bi taldeek elkarrekin bazkaldu dutela Garagardo Azokako karpan.


HERENSUGEAK - BERA BERA

ISEI BARBERO

Babesleak