Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Giro paregabea XX. Garagardo Azokako herri bazkarian

Arrasate R.T. (2018/06/02).

Arrasate Errugbi Taldearen XX. Garagardo Azokaren baitan, herri bazkaria ospatu da eguerdi partean Herriko plazako karpan.  Bertan jende ugari bildu da, tartean klubeko zenbait jokalari ohi, eta bazkari osoan zehar giroa paregabea izan da.  Askok aspaldiko garaiak ekarri dituzte gogora, eta musikak eta karpako pantailan jarritako argazkiek ospakizuna alaitu dute.

Lehenenago, goizean, Herensugeek –ART-ko beteranoen taldea- lagunarteko partidua jokatu dute Gesalibarreko ospitale psikiatrikoko belar naturaleko zelaian Bera Berako beteranoen kontra.  Horrelakoetan gertatzen ohi den bezala, adiskidetasuna eta kiroltasuna izan dira nagusi eta, dutxatik pasatu eta gero, guztiak Herriko plazan elkartu dira hirugarren zatia ospatzeko.  Esan beharrik ez dago, ondoren, bi taldeek elkarrekin bazkaldu dutela Garagardo Azokako karpan.

Isei Barbero

Babesleak