Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Durango garaile XX. Nazioarteko Zazpinako Txapelketan

Arrasate R.T. (2018/06/03).

Garagardo Azokaren egitarauaren baitan, Arrasate Errugbi Taldearen XX. Nazioarteko Zazpinako Txapelketa jokatu da zapatu honetan Mojategin.  Aurten hiru parte hartzaile baina ez dira egon –kontuan hartu beharra dago gurean horrelako txapelketak gero eta ugariagoak direla eta ekipo askok ezin izan dutela etorri-, eta garaipena Durangorentzat izan da finalean Elorriori irabazita.

Arratsaldeko 16:00etan egin dute salto berdegunera ekipo guztiek; txapelketaren hasierako fasea ligaska erakoa izan da eta, bertan, Kanpanzar Arrasatek ezin izan du final handirako txartela eskuratu.  Gauzak horrela, bi ordezkari bizkaitarrek elkarren aurka neurtu dituzte indarrak eta, esan bezala, Durango nagusitu da Nazioarteko Zazpinako txapelketa honetako 20. edizio honetan.

Urtero legez, txapelketa ostean talde guztiak Herriko plazako karpan elkartu dira eta, sari banaketaren ostean, elkarrekin afaldu dute bertan.  Esan beharrik ez dago giro ona izan dela nagusi, eta txantxetarako tartea ere egon dela.

Seven ART - 2018

ISEI BARBERO - Argazkiak: Iñigo Arriaran

Babesleak