Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

ART-ko ikur Patxi Gorosabelek jaso du 2018ko kirol ibilbideari saria

Arrasate R.T. (2018/06/07).

Arrasate Errugbi Taldeko jokalari ohi eta egungo kide Patxi Gorosabelek jaso du 2018ko kirol
ibilbideari saria. Udaletxeko pleno aretoan burututako ekitaldian Arrasateko Udaleko kirol
zinegotzi Ander Garaik eman dio garaikurra, bertaratutako guztien txalo zaparra artean.


Gorosabelek orotara 273 bozka jaso ditu, guztien -641 orotara- %43a. Beste hautagaiak AKE
Squash taldeko Iñaki Uribeetxeberria, Ointxe Saskibaloi Elkartea, Besaide Mendizale Elkartea
eta Arantzazu Zubia ziren; ART-ko jokalari ohia, baina, alde handiagatik nagusitu da.


Klub zuri-morearen jaiotzarekin batera, 70ko hamarkadan, hasi zen errugbian jokatzen Patxi
Gorosabel. Zenbait urte bere herriko taldean eman ostean, Donostiako Bera Berak fitxatu
zuen, garaiko punta puntako euskal taldea. Donostiarrekin mailarik gorenean jokatzeko
parada izan zuen, eta Euskal Selekzioaren elastikoa ere defendatu zuen. Beste zenbait urtez
berriro ere Arrasate Errugbi Taldean jokatu eta gero, jokalari moduan erretiroa hartu zuen
2004an.


Botak zintzilikatu arren, ez zuen bere bihotzeko kirola alde batera utzi. Izan ere, urte hauetan
guztietan, klub zuri-moreko entrenatzaile, beteranoen jokalari edota Zuzendaritza Batzordeko
kide ere izan da, besteak beste. Beti laguntzeko prest, Gorosabel Arrasate Errugbi Taldeko
kidea baino zertxobait gehiago dela esan dezakegu; hein handi batean arima eta ikurra ere
bada. Orain direla bost urte Maritxu Kajoiko komisioak urrezko inbutuarekin saritu zuen, eta
orain Arrasateko Udalak ere bere kirol ibilbidea aintzat izan du. Zorionak Patxi!!!

ISEI BARBERO

Babesleak