Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Igor Isasik ART-ko entrenatzailea izaten jarraituko du

Arrasate R.T. (2018/08/27).

Igor Isasik gutxienez beste urtebetez Arrasate Errugbi Taldeko zuzendari nagusia izaten jarraituko du.  Uda zurrumurru eta joan-etorrien garaia izaten da kirol askotariko taldeetan eta, aurten, klub zuri-morea ez da salbuespena izan.  Teknikari zuri-moreak Ordizia Errugbi Elkartearen organigramaren parte izateko eskaintza jaso du baina, zorionez, “hausnarketa sakona egin ostean” eta bere “gogo eta ilusio guztiarekin” Arrasateko taldea zuzentzen jarraitzea erabaki du.  “Erronka polita daukagu talde bezala hobetzen jarraitzeko eta egoera zailei aurre egiteko”, adierazi du.

Honenbestez, Isasik bere 11. urtea beteko Arrasate Errugbi Taldean.  Eibarren 1981eko martxoaren 8an jaioa, eta urte luzeetan mailarik gorenean jokalari gisa aritu eta gero –Eibar, San Juan de Luz, Getxo eta Ordizia taldeetan, baita Euskarians eta Espainiako Selekzioan-, botak zintzilikatu ostean, 2008-2009 denboraldian iritsi zen Mojategira Isasi kirol proiektu berria gidatzeko helburuarekin.  Orduz geroztik, lehenengo taldearen arduradun nagusia izateaz gain, klub zuri-moreko kirol arloko ardatz nagusian ere bilakatu da.  

Kanpanzar Arrasatek astearte honetan –hilak 28- ekingo dio aurredenboraldiari, ohi bezala, 19:00etatik aurrera Mojategin.  Bigarren urtez jarraian, eta iaz ikasturte bikaina burutu eta gero, Euskal Ligako 1. Mailan lehiatuko dute.  Esan beharrik ez dago, errugbi ezagutu nahi duenak klubaren ateak parez pare zabalik dituela, eta kirol instalazioetara gerturatzea baino ez duela egin behar.  Entrenamendu saioak aurretik aipatutako orduan izango dira, astearte eta ostegunetan.

ISEI BARBERO

Babesleak