Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

ART-ko harrobia ere aurre-denboraldian murgilduta dago buru-belarri

Arrasate R.T. (2018/09/14).

Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek abuztu amaieran ekin zioten aurre-denboraldiari eta, orduz geroztik eta jubenilekin batera, atsedenik gabe dihardute lanean denboraldi berria prestatzen.  Lehen taldearena, baina, ez da salbuespena, klub zuri-moreko gainontzeko ekipoek -14 eta 16 urtez azpikoak- ere pare bat aste baitaramate lanean.  Aurki, eta ikasturte berriaren hasierarekin batera, Errugbi Eskolakoen txanda izango, hala nola Leintz  Eskola Kiroleko neska-mutikoena.

Urtetik urtera Arrasate Errugbi Taldearen harrobia ugaritzen badoa ere, nahi duenak klubaren ateak parez pare zabalik dauzka berdegunera salto egin eta errugbiaren sekretuak ezagutzeko.  Horretarako, familia zuri-morearen parte nahi izan duenak, astearte eta asteazkenetan Mojategira gerturatu besterik ez du egin behar arratsaldeko 17:30ean.  Senior eta jubenilen entrenamendu saioak zertxobait beranduago hasten dira, 19:30ean, hain justu ere.  Animatu eta ezagutu gure kluba!!!



ISEI BARBERO - Argazkiak: artxiboa

Babesleak