Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Kadeteek garaipena ekarri dute Durangotik liga estreinaldian

Kadetea (2018/10/02).

Era ezin hobean ekin diote 2018-2019 denboraldiari Arrasate Errugbi Taldeko 18 urte azpikoek, domekan Arripausuetan Durangoren kontra jokatutako liga estreinaldiko partiduan 34-36 nagusitu baitziren.  Julen Barrutiaren mutilek neurketa serioa jokatu zuten Bizkaia aldean eta, izerdi asko bota eta gero, azkenean merezitako saria ekarri zuten etxera:  denboraldiko aurreneko garaipena.

Ligako lehenengo jardunaldia jokatuta, sarrailagileak hirugarrenak dira sailkapenean bost punturekin, Iruñea liderra eta bigarren sailkatu Uribealdearekin berdinduta.  Nafarrak izango dira, hain justu ere, Barrutiaren mutilek aurrean edukiko duten hurrengo aurkaria, oraingo honetan zaleen aurrean jokatuko den lehian.

Sub18 Durango-ART

ISEI BARBERO - Argazkiak: Iñigo Arriaran

Babesleak