Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Hilaren 7an, asteazkena, izango da ART-ren Ohiko Batzar Orokorra

Arrasate R.T. (2018/11/01).

Azaroaren 7an, asteazkena, Arrasate Errugbi Taldeak Ohiko Batzar Orokorra egingo du.  Hitzordua arratsaldeko 19:00etan izango da Mojategiko bilera gelan eta, bertan, Ane Agirre buru duen Zuzendaritza Batzordeak 2017-2018ko denboraldiaren inguruko datu ekonomikoak plazaratuko ditu, hala nola kirol esparruaren gaineko balorazioa egin.  Horretaz gain, galde-eskeetarako puntu bat ere erreserbatuta dago deialdiaren gai-zerrendan eta, ohikoa denez, bertaratutakoen zenbaketa egin eta aurreko akta irakurri eta onartu beharko dute Arrasate Errugbi Taldeko bazkideek.

- 2017-2018 - Ohiko B.N. - 20180930 - Deialdia.pdf

ISEI BARBERO - Argazkiak: artxiboa

Babesleak