Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Abenduaren 26an ospatuko du Arrasate Errugbi Taldeak klubaren jaia

Arrasate R.T. (2018/12/19).

Gabonak hemen dira jada eta, honenbestez, Arrasate Errugbi Taldeko ekipoek merezitako atsedena hartuko dute.  Oporraldi honetan ez da ez partidurik ezta entrenamendu saiorik izango, eta gure taldeak urtarrilean bueltatuko dira lanera:  18, 16 eta 14 urte azpikoak hilaren 8an eta,  hilaren 13an, 12, 10 eta 8 urtez azpikoak.

Aste pare honetan, baina, ez dugu errugbia alde batera utziko.  Izan ere, eta urtero legez, abenduaren 26an klubeko jaia ospatuko dugu Mojategin.  17:30eatik aurrera, lehen taldeko entrenatzaile Igor Isasiren gidaritzapean, bertaratzen direnek joko eta ariketa ezberdinak burutzeko parada izango dute, baita hirugarren zati ederra dastatu ere.  Animatu eta gerturatu Mojategira!!! 



ISEI BARBERO

Babesleak