Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Seniorren faltan, ART-ko gainontzeko taldeek galtzak bete lan izango dituzte asteburu honetan

Arrasate R.T. (2019/02/01).

Asteburu honetan atsedenaldia izango da Euskal Ligako 1. Mailan eta, ondorioz, Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek ez dute berdegunera salto egingo.  Aitzitik, klub zuri-moreko gainontzeko ekipoek galtzak bete lan izango dituzte, hitzordu ugari izango baitira asteburu osoan zehar.

Goiztiarrenak eskola mailako infantilak izango dira, zapatu goizean -10:30ean- Txingurdiren kontra neurtuko baitituzte indarrak Iruneko Plaiaundi errugbi zelaian.  Zertxobait beranduago, 11:45ean, federatutako infantilen txanda izango da.  Gaztedirekin batera taldea partekatzen duten arrasatearrek Lakuan jokatuko dute, kasu honetan Zarautzen kontra.

Igandean ere errugbia ez da faltako eta, horrekin gozatu nahi duenak, Mojategira gerturatu besterik ez du egin beharko.  Izan ere, 12:00etan kadeteek kategoriako aurkari zuzen Uribealdearen bisita izango dute.  Partidu honen aurretik, 10:30ean hasita, Errugbi Eskolako 8, 10 eta 12 urtez azpiko neska-mutikoek entrenamendu saioa burutuko dute bertan.

ISEI BARBERO - Argazkiak: artxiboa

Babesleak