Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Eguraldia dela-eta, 18, 16 eta 14 urtez azpikoen partiduak bertan behera geratu dira

Arrasate R.T. (2019/02/01).

Asteburu honetarako iragarrita dagoen denboralea dela-eta, 18 eta 16 urtez azpikoen kategorietan aurreikusita zeuden partidu guztiak bertan behera geratu dira.  Euskadiko Errugbi Federazioak bere webgunean argitaratutako oharrean “Pottoka Txapelketako eta -16 eta -18 ligetako partidak bertan behera geratu dira astebururako iragarri duten eguraldi txarragatik” adierazi du.  Gauzak horrela, atzeratutako partidu hauek guztiak jokatzeko egutegian beste dataren bat bilatu beharko dute.  

Litekeena da Eskola Kiroleko jarduerak -14 urtez azpikoak eta Errugbi Eskola- ere bertan behera geratzea.  Momentuz, Gipuzkoako Foru Aldundiak natur ingurunean garatzen diren jarduerak (mendizaletasuna, uretako jarduerak…) suspenditu ditu eta, era berean, “asteburuan zehar alarma gorria aktibatuz gero, eskola kiroleko jarduera guztiak suspendituta geratuko direla” aurreratu du.  “Sortuko diren egoera desberdinen aurrean zentsuz jokatzea komenigarria dela” gogorarazten dute Diputaziotik. 

ARRASATE RUGBY TALDEA

Babesleak