Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Herensugeek ere La Unica izango dute aurkari asteburu honetan

Beteranoak (2019/02/07).

Senior eta harrobiko taldeez gain, beteranoek ere berdegunera egingo dute salto asteburu honetan.  Kanpanzar Arrasate eta La Unicaren partidua jokatu baino lehen, 15:30ean, Herensugeek lagunarteko partidua jokatuko dute Mojategin, kasu honetan ere iruñarren kontra, “Saizaharrak” ezizenez ezagutzen den beteranoen taldearen kontra, hain justu ere.  Ohi bezala, umore ona eta kiroltasuna ez dira faltako hitzordu honetan eta, errugbiarekin gozatu nahi duenak, Mojategira gerturatu besterik ez du egin behar, arratsaldea paregabea pasatzeko aukera baitago.


ISEI BARBERO

Babesleak