Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Kadeteak esku hutsik etorri dira Errioxatik

Kadetea (2019/02/11).

Ez da asteburu ona izan Arrasate Errugbi Taldeko kadeteentzat, Errioxa aldean denboraldiko aurreneko porrota jaso baitute.  Julen Barrutiak zuzentzen duen taldeak Pradoviejon jokatu zuen zapatuan eta, zoritxarrez, etxekoak 35-10 nagusitu ziren.  Gauzak horrela, zuri-moreek lehen postua galdu dute, Uribealdearen mesedetan.  Bizkaitarrak dira orain sailkapen buruan 36 punturekin eta, puntu bakarrera eta bigarren postuan, Kanpanzar Arrasate da.

Hurrengo astean ez da liga partidurik izango 16 urtez azpikoen ligan, eta hurrengo jardunaldia hilaren 24an jokatuko da.  Orduantxe ART-ko kadeteek azken sailkatu Txingudiri egingo diote bisita, eta asteburu honetan galdutako lidergoa berreskuratzen ahaleginduko dira.

Sub18 La Rioja - ART

ISEI BARBERO - Argazkiak: Iñigo Arriaran

Babesleak