Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Errugbia oñatiarrei gertuarazi die ART-k

Errugbi Eskola (2019/05/06).

Arrasate Errugbi Taldeko ekipo guztiek txapelketa ofizialak amaitu badituzte ere, klub zuri-moreko kideak lanean jarraitzen dute buru belarri oraindik.  Zapatu honetan errugbia gertuarazi diete oñatiarrei, Leintz Eskola Kirolarekin elkarlanean, entrenamendu saioa burutu baitute Larrañako futbol zelaian.

Lansaioa Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako neska-mutikoei zuzenduta egon da eta, bi saiotan –lehenengoa 9:30ean eta 10:45ean bigarrena-, orotara 100 ikasle baino gehiagok hartu dute parte.  Bertan, Arrasate Errugbi Taldeko kideek kirol honen oinarrizko ezagutzak partekatu dituzte bertaratutako neska-mutikoekin joko eta ariketa ezberdinen bitartez.

ERRUGBI ESKOLA OÑATIN

ISEI BARBERO

Babesleak