Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Durango nagusitu da ART-ren XXI. Nazioarteko Zazpinako Errugbi Txapelketan

Seniorra (2019/06/01).

Arrasate Errugbi Taldearen XXI. Garagardo Azokako egitarauaren baitan, Nazioarteko Zazpinako Errugbi Txapelketak ere bere 21. edizioa bete du zapatu honetan.  Bero jasanezina tarteko, aurten hiru talde bildu dira arratsalde partean Mojategin:  Elorrio, Durango eta Kanpanzar ART.  Talde kopurua txikia izanik, txapelketa azkenean liga erakoa izan da eta, zenbait norgehiagoken ostean, azkenean Durango suertatu da garaile.

Zazpinako txapelketako irabazleek Herriko plazako karpan jaso dute garaikurra arratsalde partean, bertaratutako arrasatearren txalo zaparrada artean.  Parte hartzaile guztiak Herriko plazan bildu dira txapelketaren ostea hirugarren zatia ospatzeko eta, horrelakoetan ohikoa den moduan, umore ona eta adiskidetasuna ez dira falta izan.

Ordu batzuk lehenago, goizean, Herensugeak eta Hernaniko beteranoak aurrez aurre izan dira Mojategin.  Eguerdi partean, berriz, Herri bazkaria ospatu da karpan, iazko menu berdinarekin:  paella eta oilaskoa.  Bertaratutakoek bapo bete dute sabela, baita egarria garagardoarekin asetu ere.  Hiru jardunaldiren ostean Azokaren XXI. edizio honek bere azken eguna bizi du zapatu honetan eta, ohi bezala, musika doinuek ez dute kalerik egingo gau partean.

SEVEN 2019

ISEI BARBERO

Babesleak