Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Julen Barrutia izango da Kanpanzar Arrasateko entrenatzaile berria

Arrasate R.T. (2019/06/28).

Julen Barrutia (Arrasate, 1993) izango da Arrasate Errugbi Taldeko seniorren entrenatzaile 2019-2020 denboraldian.  Guztien ahotan zebilen izena bazen ere, Kanpanzar Arrasateko teknikari ohi Igor Isasik ere bere ordezkorik aproposena zela baieztatu zuen orain direla aste batzuk, egunotan egin du ofiziala izendapena klub zuri-moreak.  Lehen taldearen ardura izateaz gaiz, teknikari berriak harrobia ere koordinatuko du, kadete mailako jokalariei gertuko jarraipena eginez.

1993. urtean Arrasaten jaioa, gaur egun 25 urte ditu, txiki txikitatik gertutik bizi izan du errugbia Barrutiak: ART-ko presidente ohi Ramon Barrutiaren semea, hainbat urtez Kanpanzar Arrasateren elastikoa defendatu izan du jokalari gisa eta, berdeguneetatik erretiratu ostean, iragan denboraldian ere 18 urtez azpiko taldea zuzendu zuen.  2. Mailako CSD tituluduna, Euskal Selekzioko azpiko kategorietako aulkitxoetan ere jardun izan du Barrutiak, 16 urtez azpikoen egungo entrenatzailea delarik.  Kirolari sutsua, borrokazko kirolak eta arte martzialak ere egon badaude Kanpanzar Arrasateko entrenatzaile berriaren zaletasunen artean.

ISEI BARBERO - Argazkiak: @jbarrutz

Babesleak