Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Animatu eta “Lagun bat ekarri” ostegun honetan Seberora!!!

Errugbi Eskola (2019/09/05).

Eskola Kiroleko ikasturte berriari ongi etorria emate aldera, Arrasate Errugbi Taldeak ezohiko lansaioa burutuko du ostegun honetan, hilak 5.  “Lagun bat ekarri” lemapean, eta arratsaldeko 6etatik aurrera, gaztetxoenei zuzendutako entrenamendua burutuko da Seber Altube enparantzan.  Bertan ART-ko teknikari, kide eta jokalariak izango dira eta, esan bezala, bertaratzen diren neska-mutikoei zuzendutako jolas eta ariketak burutuko dira.  

“Helburua da Eskola Kirolean aritutakoek lansaio honetara lagun bat ekartzea, errugbia eta gure kluba ezagutu dezaten”, adierazi dute Arrasate Errugbi Taldeko arduradunek.  Ohi bezala, hurrengo entrenamendua igande goizean -hilak 8- Mojategin izango da.  Animatu eta etorri Seberora!!!



ISEI BARBERO - Argazkiak: artxiboa

Babesleak