Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Euro Basque Rugby Challenge-ko finala Ordizian

Errugbi mundua (2019/09/06).

Euro Basque Rugby Challenge txapelketa bere amaierara iritsiko da larunbat honetan, Ordizian, txapelketako antolakuntzatik kanpoko ez ohiko egoerak (Biarritzeko G7-ko bilera) honen garapenean eta hirugarren jardunaldian eragin ondoren.
Txapelketako batzordeak, lehiaketako araudiaren aplikazio zorrotz batekin, txapelketa eta sailkapen guztia aldatuko lukeenez, fase finala lau talderen artean, bi partidurekin izango dela erabaki du.  Txapelketako azken sailkapena, talde bakoitzak aurreko partidu eta azken fasean lorturiko puntuen batuketaren arabera izango da.

Altamirako zelaian bi topaketa egongo dira 12:00tatik aurrera. Aviron Bayonnais eta Biarritz Olympique-k 12:00tan jokatuko dute eta Anglet eta Ordizia-k 16:00tan jokatuko dute.

Partidu hauek amaitzerakoan egingo da azkeneko sailkapena eta txapeldunari saria emango zaio zelaian bertan.

http://euskadirugby.eus

Babesleak