Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Unai Suinaga (ART): "Errespetua eta taldekidetasuna asko barneratzen dira errugbian"

Errugbi Eskola (2019/09/06).

8, 10 eta 12 urtez azpiko taldeetako jokalariez gain, klubekoak ez diren umeak ere gerturatu dira, 20 ume inguru guztira.

Urteroko hitzordua izaten da hau, baina jakinarazi dute, urtean zehar ere Mojategin egoten direla, gura duenarentzat. Unai Suinaga ARTko ordezkariak azaldu du benetan merezi duen kirola dela errugbia, eta herritarrak animatu gura izan ditu gerturatu eta probatzera, jende beharren daudela-eta.

Errugbi eskolaz gain, 14 urtez azpiko taldea jendez oso justu dagoela aitortu du Suinagak, eta 16 eta 18 urtez azpikoen talderik ez dagoela. Kontuan izanda hurrengo taldea senior mailakoa dela, azken bi kategoria horietarako jokalariak behar direla aldarrikatu du.

Seniorrek martitzen eta eguenetan egiten dituzte entrenamenduak, eta Eskola Kirolekoek, esan moduan, domeketan. Mojategiko ateak zabalik dituzte edozeinentzat.


ENEKO AZURMENDI - www.goiena.eus

Babesleak