Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Arrasate Errugbi Taldeko kideek hitzaldia eskaini dute Bastida akademian

Arrasate R.T. (2019/09/19).

Arrasate Errugbi Taldeak eta Gurutze Gorriak elkarlanean antolatuta, klub zuri-moreko lehen taldeko entrenatzaile Julen Barrutiak, Unai Suinaga eta Beñat Salaberri jokalariekin batera, hitzaldia eskaini zuten asteazkenean Bastida akademian.  Gurutze Gorriko errefuxiatuen aurrean ordezkari arrasatearrak klub zuri-morearen jardunaz mintzatu ziren, hala nola errugbiaren balioen inguruan.  Ordubete inguru iraun zuen hitzaldian bertaratutakoei aukera eman zieten Mojategira etorri eta A.R.T.-ren eskutik errugbia ezagutzeko.  Barrutiak jakinarazi duenez pertsona bat animatu zen, eta ostegun honetako entrenamenduan hartu du parte.


ISEI BARBERO - Argazkiak: Julen Barrutia

Babesleak