Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Garaipenarekin estreinatu du ikasturtea Kanpanzar Arrasatek

Seniorra (2019/09/29).

Modu ezin hobean ekin diote ikasturte berriari Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek, 2019-2020 denboraldiko Euskal Ligako 2. mailako aurreneko jardunaldian Julen Barrutiaren mutilek mendean hartu baitute Iruñea euren zelaian.  Arrasatearrek izerdi dezente bota behar izan zuten zapatu arratsaldean Nafarroako hiriburuan jokatutako norgehiagokan baina, azkenean, egindako lanak bere fruituak eman eta 19-35 nagusitu ziren.

Norgehiagoka ezin hobeto hasi zen bisitarientzat, 10. minutua bete aurretik 0-5 baitziren aurretik  markagailuan.  Batekin konformatu ez, eta Ander Herizen entsegu berri bati esker arrasatearrek euren errenta handitu zuten (0-10).  Etxekoek, baina, ez zuten amorerik eman eta zutoinen artera bidalitako hiru zigor kolpeei esker markagailua estutu eta partiduan sartu ziren atsedenaldira joan orduko (9-10).

Bigarren zatia ez zen nahi bezala hasi Barrutiaren mutilentzat, konturatu orduko 14-10 baitziren atzetik markagailuan.  Danelen entsegua eta Arizaletaren ondorengo transformazioari esker, baina, sarrailagileek berriro ere aurrea hartu zuten (14-18), baita errenta handitu ere Suinagaren entsegu berri baten bitartez (14-23).  



Partidua bideratuta zegoela zirudienean, ordea, Iruñeak berriro zuri-moreen entsegu eremua zeharkatu eta 14-23koa jarri zuen markagailuan norgehiagoka amaitzeko 10 minutu eskasen faltan.  Iparragirre eta Josebaren entseguek eta Arizaletaren transformazio batek, baina, garaipenak Arrasaterako bidea hartzea ziurtatuta utzi zuten.  Amaieran Kanpanzar Arrasate 19-35 nagusi Iruñean, eta datorren asteburuan Zarautz izango da bisitari Mojategin.


Kadete eta infantilen garaipena


Seniorrek bezala, 18 eta 16 urtez azpikoek ere garaipena eskuratu dute asteburu honetan, bi kasuetan Gaztedirekin taldea partekatuz eta aurkaria Txingudi/Baztan izan dela.  Lehenengoak 92-5 nagusitu ziren, eta 55-0 bigarrenak.

Senior Iruña-ART

ISEI BARBERO - Argazkiak: Iñigo Arriaran

Babesleak