Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Kadeteek garaipen garrantzitsua eskuratu dute Michelinen

Kadetea (2019/12/17).

Gaztedirekin taldea partekatzen duten Arrasate Errugbi Taldeko 18 urtez azpikoek garaipen garrantzitsua eskuratu dute asteburu honetan, Michelinen, aurkari zuzen Zarautz/Beltzak 24-26ko emaitzarekin mendean hartuta.  Zazpi jardunaldi jokatuta, Arrasate/Gaztedi bigarren sailkatua da 23 punturekin, Zarautz/Beltzak taldearekin berdinduta.  Lidergoan At. San Sebastian/Hernanik jarraitzen du 35 punturekin, jokatutako partidu guztiak irabazita.  

Urtarrilaren 12ko asteburura arte etenaldia izango du 18 urtez azpiko kategoriak, orduantxe jokatuko baita 10. jardunaldia.  Asteburu horretan Arrasate Errugbi Taldeko kadeteek, Gaztedikoekin batera, liderra hartuko dute Lakuan.  At. San Sebastian/Hernaniren kontra ezustekoa ematea izango da helburu nagusia, bide batez, lehen sailkatuarekiko aldea murrizteko.

Sub18 Zarautz_Beltzak-Gaztedi_ART

ISEI BARBERO - Argazkiak: Iñigo Arriaran

Babesleak