Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Giro ezin hobea ART-ren urte amaierako jaian

Arrasate R.T. (2019/12/28).

Iragan ostegunean, hilak 26, Arrasate Errugbi Taldeak urte amaierako jaialdia antolatu zuen eta, besten behin, arrakastatsua izan zen oso.  Urtero legez, klub zuri-moreko kide eta jokalarien gurasoek bat egin zuten arratsalde partean Mojategiko berdegunean, eta primeran pasa zuten lehen taldeko entrenatzaile Julen Barrutiak prestatutako joko eta ariketekin.  Hitzordua aproposa izan zen egunotako bazkari, afari eta turroiak erretzeko eta, bide batez, amaitzear dagoen 2019ari agur esateko. 

GABONETAKO ENTRENAMENTUA 2019

ISEI BARBERO - Argazkiak: Ricardo Santa Cristina

Babesleak