Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

ART-k errugbi inklusiboaren bigarren saioa burutuko du domeka honetan, martxoak 8

Arrasate R.T. (2020/03/04).

Arrasate Errugbi Taldeak errugbi inklusibo saio berri bat burutuko du, domeka honetan, martxoak 8.  Estreinaldiko jardunaldiak, otsailaren 16an burututakoa, izandako arrakasta ikusita, klub zuri-moreak esperientzia errepikatuko du.  Aurrekoan bezala oraingo honetan ere hitzordua Mojategin izango da, 10:30eatik aurrera, eta bertan klub zuri-moreko kideek Leintz Eskola Kirolaren laguntza izango dute.  Izena emateko 676 93 83 04 telefonora deitu beharra dago eta Julenengatik galdetu.


ISEI BARBERO - Argazkiak: artxiboa

Babesleak