Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

XI. ZAZPIKO ERRUGBI TXAPELKETA - 2009

Seven Txapelketa (2009/01/06). Aurten ere Arrasateko XI. Seven-a jokatuko da, ekainaren 6an, Mojategiko instalazio berrietan. Iaz izandako arrakasta berbizi asmoz, urte honetan ere emakumezkoen kategorian hainbat talde arituko dira. Txapelketa larunbat arratsaldean jokatuko da zazpinako modalitatean, XV eko jokoarekin alderatuta joko biziagoa eta ondorioz ikusgarriagoa izanen da normalean.

Sarien banaketa 20:30ak inguruan egingo da Arrasateko taldeak erdiko enparantzan jarriko duen karpan.

Ohikoa den bezala, Arrasateko plazan karpa erraldoia jarriko da garagardo eta alemaniar jakiez gozatzeko aukera eskainiz.

Zuzeneko musika emanaldiak eta erugbi giroaz gozatzeko aukera bikaina.

Astean zehar informazio gehiago jasotzeko aukera izango duzue web orri honen bitartez.

Babesleak