Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Bera-Berak irabazi du aurtengo Nazioarteko Zazpinako Errugbi Txapelketa

Seven Txapelketa (2011/04/06).
Gaur, zapatuan, Nazioarteko Zazpinako Errugbi Txapelketako XIII. edizioa ospatu da Mojategin. Bertan 10 taldek hartu dute parte, tartean Bordeleko Etutiants Club. Azkenean aurtengo txapela Donostia aldera joan da, Bera-Bera nagusitu baita urrezko txapelketan.

Aurtengo edizioak bi fase eduki ditu, eta aurrenekoan talde guztiak 3 multzotan banatu dira. Guztiek elkarren kontra neurtu dituzte indarrak, eta amaierako sailkapenaren arabera hiru kategoria ezarri dira hurrengo faseari begira: urrezkoa, zilarrekoa eta brontzezkoa.

Aurretik aipatu bezala, urrezkoaren barruan Bera-Bera nagusitu da, eta hauen atzetik Bordele eta Hernani geratu dira. Zilarrezkoan Ordizia izan da lehen sailkatua, bigarrena Elorrio eta hirugarren Kanpanzar Arrasate. Azkenik, brontzeko kategorian Gaztedi, La Unica eta Zarautz aritu dira.

Oro har giro ona eta kiroltasuna izan da nagusi Mojategin arratsalde osoan zehar, eta neurketak amaitzerakoan dutxa on bat hartu eta Herriko plazarako bidea hartu dute jokalari guztiek. Bertan Arrasate Errugbi Taldeko kideek sari banaketa burutu dute, eta baita jokalari onena izendatu ere.

I.B.G.

Babesleak