IZAN ZAITEZ BAZKIDE 2020-2021 DENBORALDIAN
Arrasate Errugbi Taldeak klubaren laguntzaile izateko gonbitea luzatzen dizu, urteko 30 euroren truke baino ez. Behin izena emanda, egiaztagiri bat jasoko duzu, bazkide txartela, eta horrekin klubaren batzarretan parte hartu eta botoa emateko parada izango duzu. Gainera, antolatzen ditugun jarduera guztien onurez gozatzeko aukera ere izango duzu, une bakoitzean klubak horien berri emango dizu. Ordainketa bankuko kontuaren bitartez izango da, eta, horretarako, zure kontu korrontearen zenbakia jakinarazi beharko duzu.
Animatu eta izan zaitez Arrasate Errugbi Taldearen bazkide!!! Horretarako, ondorengo link-an sartu eta datu danak bete.
Eskerrik asko zure laguntzagatik,
A.R.T.