Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Hilaren 29an izango da ART-ren Ohiko Batzar Orokorra

Arrasate R.T. (2020/06/18).

Ekainaren 29a, astelehena, da Arrasate Errugbi Taldeak aukeratu duen data Ohiko Batzar Orokorra egiteko.  Aurreko urteetan hilabete lehenago izan ohi da hitzordua baina, Covid-19aren osasun krisia dela medio, aurten atzeratzea ezinbestekoa izan da. Urtero legez, batzarra Mojategiko bilera gelan burutuko da, arratsaldeko 6etatik aurrera.  

Diru kontuez jardun eta denboraldiko balorazioa egiteaz gain, oraingo honetan batzarra ezohiko puntua izango du gai-zerrendan, 2020a hauteskunde urtea baita ART-rentzat.  Gauzak horrela, zuzendaritza berria aukeratu eta bozkatze prozesua behar den moduan garatzeko, egungo zuzendaritzak prozesurako egutegia proposatuko du, bazkideek onartu dezaten.

- 2019-20120 - Ohiko B.N. - 20200315 - Deialdia.pdf

ISEI BARBERO - Argazkiak: artxiboa

Babesleak