Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

ART-ko Ane Uribarren eta Morgana Via Espainiako Federazioaren akademian aritzeko hautatuak izan dira

Neskak (2020/11/02).

Arrasate Errugbi Taldeko Ane Uribarren eta Morgana Via 16 urtez azpiko jokalariek Espainiako Federazioaren deia jaso dute aurtengo denboraldian Euskadiko akademian aritzeko.  Deialdi honen baitan jokalari arrasatearrek, beste ia 60 neskekin batera, entrenamendu espezifikoak burutuko dituzte hilean behin Espainiako Federazioaren teknikarien gidaritzapean eta, era berean, jarraipen berezia izango dute euren garapena zer nolakoa den jakiteko.  Lansaio hauek eskualdeka burutzen dira, hortaz, Uribarren eta Viaren kasuan, Euskal Herriko jokalariekin batera aritu dira.

ART-ko kirol zuzendari Julen Barrutia pozik agertu da albiste honekin, eta azpimarratu du “proiekzio handiko bi jokalariak” direla, “beti ikasteko prest daudenak”.  Orain arte klub zuri-morean Unai Suinagaren gidaritzapean aritu dira, eta teknikari eta jokalari sarrailagileak honela definitzen ditu:  “Morganak hiru laurdenetan jokatzen du, jokalari bizkorra eta langilea da eta, era berean, gogorra;  Ane, berriz, lehen lerroan aritzen da, beti ikasteko prest dagoen horietakoa da eta indarra da bere doanietako bat”.



ISEI BARBERO - Argazkiak: Ander Arizaleta

Babesleak