Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Ordiziarekin indarrak batuz ekingo dio, zapatu honetan, denboraldiari Kanpanzar Arrasatek

Seniorrak (2021/01/07).

Covid-19aren osasun krisiak eragindako gorabeheren ostean, asteburu honetan jarriko da martxan Euskal Ligako 1. Maila –momentuz horixe izango da abiaraziko den kategoria bakarra- eta, honen baitan, Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek Durango hartuko dute Mojategin zapatu arratsaldean, 15:30eatik aurrera.  Egungo protokoloei jarraituz, norgehiagoka zaleen presentziarik gabe jokatuko da, eta berritasun nagusia Julen Barrutiaren mutilek Ordiziarekin  taldea partekatuko dutela izango da.

Pandemiaren ondorioz sortutako zirkunstantziek behartu gaituzte beste aukera batzuk bilatzera, nahi duten jokalariek denboraldi honetarako jokatzeko minutuak eta kirol-kalitatea izan ditzaten, horregatik adostu dugu Ordizia Rugby Elkartearekin 2020-2021 denboraldirako talde seniorraren inguruan biltzea”, adierazi dute klub zuri-moreko Zuzendaritzatik.  Akordio honen baitan, "eta norgehiagoka bakoitzaren aurretik bi aldeek adosten dutenaren arabera", Kanpanzar Arrasateren taldearen inguruan ORE Soiuz eta Goierri taldeen kirol baliabide eta errekurtsoak batu egingo dira talde bateratu gisa Euskal Ligako 1. Mailan lehiatzeko.  Ekipoaren izena KANPANZAR Arrasate-Ordizia RUGBY izango da, eta norgehiagokak Arrasateko Mojategi errugbi zelaian jokatuko dira.

Esan bezala, zuri-moreen aurreneko aurkaria Durango izango da, multzokideak ondorengo ekipoak izango direla:  Atletiko San Sebastian / Hernani, Gernika, Valtesca UBR, Bera Bera B, Sarako Izarra, Txingudi eta Errioxa.  Taldeen kopurua bakoitia izanik, astero-astero talderen batek atsedena izango du, eta ligaskak orotara 9 jardunaldi izango ditu, azkeneko jardunaldia apirilaren 11n jokatuko dela.

- ART-DENBORALDIHASIERA.pdf

ISEI BARBERO - Argazkiak: artxiboa

Babesleak