Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Txingudiren kontra estreinatu dute denboraldia ART-ko infantilek

Kadetea (2021/02/28).

Arrasate Errugbi Taldeko 16 urtez azpiko taldeak, infantil mailakoak, denboraldia estreinatu du asteburu honetan.  Unai Suinaga eta Asier Delgadoren neska-mutilek Txingudi hartu zuten zapatu goizean Mojategin eta, zoritxarrez, ezin izan zuten garaipenarekin hasi ikasturtea.  Izan ere, Irun aldera joan zen garaipena, bisitariak 40-65 nagusitu baitziren.

Bestetik, igande goizean Eskola Kiroleko neska-mutikoek salto egin zuten Mojategiko berdegunera , aurrekoetan bezala, segurtasun neurriak eta protokoloak betez.  Arrasate Errugbi Taldetik aditzera eman dutenez “azkenaldiko parte hartzerik handiena” izan zen domeka honetakoa eta, zentzu honetan, “datozen asteetan bide beretik jarraitzeko itxaropentsu” daudela nabarmendu dute.  Gogoratu beharra dago Eskola Kiroleko hitzordua domekero dela, goizeko 10:30ak eta 12:00ak bitartean, hain justu ere.


SUB16: ART 40-65 Txingudi

ISEI BARBERO - Argazkiak: Alex Barrutia

Babesleak