Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Jardunaldi jendetsua Eskola Kirolean

Arrasate R.T. (2021/02/28).

Igande goizean Eskola Kiroleko neska-mutikoek salto egin zuten Mojategiko berdegunera , aurrekoetan bezala, segurtasun neurriak eta protokoloak betez.  Arrasate Errugbi Taldetik aditzera eman dutenez “azkenaldiko parte hartzerik handiena” izan zen domeka honetakoa eta, zentzu honetan, “datozen asteetan bide beretik jarraitzeko itxaropentsu” daudela nabarmendu dute.  Gogoratu beharra dago Eskola Kiroleko hitzordua domekero dela, goizeko 10:30ak eta 12:00ak bitartean, hain justu ere.



Domekan Mojategin bildutako neska-mutikoak.

ISEI BARBERO - Argazkiak: Unai Suinaga

Babesleak