Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Albisteak

Gernikan aurrerapauso berria bat ematea bilatuko du Kanpanzar Arrasate/Ordiziak

Seniorrak (2021/03/11).

Iragan asteburuan Atletiko San Sebastian/Hernaniren kontra Altamiran denboraldiko aurreneko garaipena eskuratu ostean, zapatu honetan bolada onari jarraipena ematen ahaleginduko dira Arrasate Errugbi Taldeko seniorrak.  Julen Barrutiaren mutilek Gernika B-ri egingo diote bisita eta, 16:00etatik aurrera, ikasturteko bigarren garaipena bilatuko dute.

Azken jardunaldietan taldearen jokoak hobera egin ostean, pasa den larunbatean azkenean merezitako saria jaso zuen Kanpanzar Arrasate/Ordiziak.  Bertan eskuratutako garaipenari esker gora egin du sailkapenean talde zuri-moreak eta, honezkero, sei puntu ditu patrikan.  Barrutiaren mutilak zazpigarrenak dira jada eta, asteburu honetan bolada onari jarraipena emanez gero, sailkapen burura begira jartzeko moduan egongo lirateke.


Orain direla bi denboraldia Donostia aldeko konbinatuaren kontra Mojategin jokatutako partidua.

Izan ere, larunbatean Urbietan izango duten aurkariak lau puntu gehiago baino ez ditu, hirugarren sailkatua dela.  Gauzak horrela, Kanpanzar Arrasate/Ordiziak aukerak izan badauzka Gernika B sailkapenean aurreratzeko.  Basurdeek ere lau partidu jokatu dituzte orain arte, bi irabaziz eta beste horrenbeste galduz.  Bizkaitarrek Txingudi eta Bera Bera B hartu dituzte mendean;  Atletiko San Sebastian/Hernani eta Durangoren kontra, ordea, amore eman behar izan dute.

Laburbilduz, parekotasun handiko neurketa zapatu arratsaldean Urbietan ikusgai izango duguna, oraingo honetan ere zaleen presentziarik gabe.  Etxekoek sailkapen buruan egonkortzea bilatuko dute;  bisitariek, berriz, indartsuenen multzo horretan sartzea izango dute helburu.


Infantilak Mojategin


Seniorrek bezala, Arrasate Errugbi Taldeko 16 urtez azpikoek ere salto egingo dute berdegunera asteburu honetan.  Suinaga eta Delgadoren neska-mutilek bigarrenez etxean jokatuko dute, oraingo honetan aurkaria Mutriku izango dela.  Hitzordua zapatu goizean izango da, 11:00etatik aurrera.

ISEI BARBERO - Argazkiak: artxiboa

Babesleak